Konfederazioa

Nor gara?

Euskal Herriko Abesbatzen Elkartea (EAE) Abesbatzen Konfederazio bat da, irabazi asmorik gabekoa, eta Euskal Herriko hainbat abesbatza federazio elkartzen ditu.

1984an sortu zen, Euskal Herriko lurraldeetako abesbatzen federazioak batzeko helburuarekin. Bere eskura zeuden legezko baliabideen bitartez kultura sustatzeko eta garatzeko helburua zuen, eta arreta berezia eskaini nahi zitzaion koru musikari.

2004ko otsailean, Eusko Jaurlaritzak erabilera publikoko erakunde gisa onartu zuen “Euskal Herriko Abesbatzen Elkartea (EAE) – Confederación de Coros del País Vasco”, bere jardueraren bitartez Euskadiren interes orokorra sustatzen laguntzen zuela iritzita.

Zer egiten dugu

Aholkularitza

Federatutako erakundeei aholkularitza eman eta bideratu, koru eta erakunde gisa dituzten alor guztietan. Federatutako entitateentzat eta bertako kideentzat interesgarri izango diren gaietan aholkularitza eta kudeaketa eskaini.

Zerbitzuak eta jarduerak

Lurraldeetako federazioen esparrutik kanpo geratzen diren jarduerak aurrera eraman. Probintziako federazioen aukeretatik kanpo geratzen diren zerbitzuak eskaini.

Kultura harremanak

Musika eta kultur trukerako harremanetan lagundu.

Erakunde ordezkaritza

Goi mailako erakundeetan bere bazkideen ordezkari izan.

Federazio kideak

logos-superpuestos2-copia

AAE

ARABAKO ABESBATZEN ELKARTEA

bae

BAE

BIZKAIKO ABESBATZEN ELKARTEA

gaf

GAF

GIPUZKOAKO ABESBATZEN FEDERAZIOA

arabatxo

Arabatxo

ARABAKO HAUR ABESBATZEN ELKARTEA

iae

IAE

FÉDÉRATION DES CHORALES DU PAYS BASQUE