Notice: wpdb::prepare was called incorrectly. The query does not contain the correct number of placeholders (2) for the number of arguments passed (3). Please see Debugging in WordPress for more information. (This message was added in version 4.8.3.) in /srv/data/web/vhosts/koralakeae.gkmsoft.com/htdocs/wp-includes/functions.php on line 3667
Jarduerak - Euskal Herriko Abesbatzen Elkartea

Jarduerak

_DSC3447

Zuzendaritza ikastaroa

Abesbatzen Zuzendaritza ikastaroak bi helburu ditu: abesbatzen zuzendaritzan interesa duten gazteak trebatu eta, esperientzia gehiago duten zuzendariak birziklatu eta euren ezagutza handitzeko aukera eman.

Hezkuntza entitate jakin batzuek maila profesional gorenean lantzen dute abesbatzen zuzendaritza, eta beraz, entitate horiek betetzen ez duten esparruaz arduratzen gara gu.

Ikastaro horretan parte hartu ahal izateko, ikasleak 17 urte baino gehiago izan behar ditu eta musika irakurtzeko gaitasun onargarria izan behar du.

Hiru maila ditu ikastaroak:

  • Lehen maila: oinarrizkoa edo hastapenekoa da. Ikastaroan lehen aldiz izena ematen duten ikasleak edo zuzendaritzan ezagutza pixka bat izan baina oraindik esperientzia handirik ez duten ikasleak sartzen dira maila honetan.
  • Bigarren maila: maila honetan parte hartzen duten ikasleek koru zuzendaritzan duten ezagutza nahiko nabarmena da. Zailtasun gehiago du maila honek eta ikasleak azken mailara igarotzeko trebatzen dira.
  • Hirugarren maila: maila aurreratua da. Hori amaitzen denean, ikasleak koruak zuzentzeko gaitasun handien jabe izaten dira.

Astebeteko iraupena du ikastaroak eta ikasleen lan erritmoa handia izan ohi da; Abesbatzen Zuzendaritzarako eskola berezituez gain, ahots teknika ere erakusten zaie, banaka edo taldeka, eta zuzendaritzan lagungarri izango zaizkien beste irakasgai batzuk eskaintzen zaizkie, Kultura Kudeaketa adibidez.

Kantaldi Irekia

Izenak ongi adierazten duen legez, egun batzuetan etengabe koru musikaz gozatu nahi duten pertsona guztiei ateak irekitzea da tailer horren helburua.

Hiru egunetan, partehartzaileek, Euskal Herriko puntu jakin batean elkarturik, zuzendari entzutetsu batekin ohikoa ez den errepertorio bat prestatzen dute, eta egun horietan egindako lana kontzertu batean erakusten da bukaeran.

Bertan parte hartu ahal izateko 17 urtetik gora izan behar da, musika irakurtzeko gaitasun onargarria eduki behar da eta, batez ere, koru musika hutsaz gozatzeko gogo handia izan behar da.

Concierto_blancas
EHC2012_kontzertua

Euskal Herria Cantat

Iparraldeko lagunekin koru eta kultur trukea sustatu nahi du Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak tailer horren bitartez.

Modu desberdinetan egiten da tailer hori, eta beti Bizkaia, Gipuzkoa edo Arabako koruek Iparraldeko kantari edota koruekin parte hartzen dute.

Tailerraz arduratzen diren irakasleek bi partitura erraz proposatzen dituzte. Tailerraren egunean, abesbatzek partitura horiek entseatzen dituzte elkarrekin, irakaslearen zuzendaritzapean. Entsegu horien ondoren kontzertu bat eskaintzen da; abesbatza bakoitzak bere errepertorioaren zati bat kantatzen du eta, bukaeran, koru guztiek elkarrekin prestatutako kantuak kantatzen dituzte.

Pedagogia ikastaroa

Haur Abesbatzen Pedagogia eta Dinamizazio ikastaroa 17 urtetik gorako pertsona helduei zuzenduta dago. Hezkuntzan haurrekin lan egiten duten edota haur abesbatzak zuzentzen dituzten pertsonei bideratutako ikastaroa da.

Modu praktikoan irakasten dira gaiak. Ikastaro honen helburua honako hauxe da: ahots mailan, maila didaktikoan eta pedagogikoan baliabideak eskaintzea, haurrei erakusteko eta helarazteko gaitasuna aberastu dezaten.

Asteburuko ikastaroa izan ohi da, normalean urriaren 12ko zubiarekin bat.

IMG_1058